Diseinatzaile grafikoa eta
ilustratzailea
Diseinatzaile grafikoa naiz, Arte Ederretan lizentziaduna eta nire lana gogoko dut. 15 urte baina gehiagoko lan esperientzia dut eta hasiera-hasieratik diseinu grafikoan aritu naiz.
Aldi berean, proiektu ezberdinetan parte hartzen dut freelance diseinatzaile gisa.
Batez ere, nortasun irudi korporatiboa, diseinu editoriala, pacakginga, ekitaldiak, ilustrazioa, web diseinua, sare sozialak, community manager, bideo edizioa, motion graphic, etab. lanak sortzen aritzen naiz, eta horretarako nire ezagutza eta ilusio guztia jartzen dut.
Behatzailea, detailezalea eta arduratsua naiz. Lankide ona eta taldean lan egitea gustatzen zait. Eta mundu hau konturatzerako aldatzen denez, beti nago prest bai pertsonalki bai profesionalki ikasteko eta eboluzionatzeko.
Nire webguneari begiratu bat ematera gonbidatzen zaitut, nire lana ezagutu dezazun. Eta egiten dudana gustatzen bazaizu, jarri nirekin harremanetan.
HEZKUNTZA AKADEMIKOA
> 2001-2005. Arte Ederretan Lizentziaduna. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Arte Ederren Fakultatea (Leioa).
> 2006. Irakaskuntzarako Gaitasun Ikastaroa (IGI). Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
> 2006-2008. Argitalpen Diseinuko eta Produkzioko Goi Mailako Teknikari titulua. Ceinpro (San Sebastián).
> 2008-2009. Internet & Multimedia Teknologia Berrietako Masterra. Forland (Donostia).
ESPERIENTZIA PROFESIONALA
> 2007-2008. Praktikak burutu nituen Elebi Komunikazioa S.L. enpresan (Donostia).
> 2008. Elebi Komunikazioa S.L. (Donostia).
Diseinatzaile grafikoko lanetan aritu nintzen. Besteak beste, nortasun irudi korporatiboaren sorkuntzan, argitalpen diseinuan, packaging diseinuan, ekitaldi ezberdinen diseinu lanetan…
> 2009-2018. BIT&MINA S.L. (Oiartzun).
Diseinatzaile grafikoko lanetan aritu nintzen. Betebeharrak: nortasun irudi korporatiboaren
sorkuntzan, argitalpen diseinuan, packaging diseinuan, ekitaldi ezberdinen diseinu lanetan, publizitatean, ilustrazioak egiten, web diseinuak garatzen…
> 2018-2020. Lombok Design S.L. (Donostia).
Diseinatzaile grafikoko lanetan aritu nintzen. Besteak beste, sare sozialak kudeatzen,
community manager lanetan, nortasun irudi korporatiboaren sorkuntzan, argitalpen
diseinuan, packaging diseinuan, ekitaldi ezberdinen diseinu lanetan, publizitatean,
ilustrazioak egiten, web diseinuak garatzen…
> 2021-Gaur egun. Typo 90 S.L. (Donostia).
Diseinatzaile grafikoko lanetan aritzen naiz. Betebeharrak: publizitate zerbitzu
orokorretarako lanetan, nortasun irudi korporatiboaren sorkuntzan, argitalpen diseinuan,
ekitaldi ezberdinen diseinu lanetan, ilustrazioak egiten, web diseinuak garatzen, sare sozialetarako edukiak sortzen, motion graphics…
SARIAK
> 2021. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen kartel iragarlearen irabazlea.
> 2015. Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea.
> 2008. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen kartel iragarlearen irabazlea.
> 2008. Barbera d’Asti (Italia), ardo etiketen diseinu lehiaketan sailkatua.
> 2003. Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketaren hirugarren saria.

