
Pittin Kabi Etxea
Pittin Kabi Etxea Zarautzen dagoen Kabi Erxea da. 1 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako espazio lasaia eta abegikorra. Waldorf, Emmi Pikler eta Maria Montessoriren pedagodietan inspiratuta dago. Bere helburu nagusia haur bakoitzaren autonomia garatzea eta bakoitzaren beharrak asetzea da. Pittin Kabi Etxeak haur bakoitzaren barne-indarrean sinesten du.
Pittin Kabi Etxeak bere irudia birdiseinatu nahi zuen, deigarriagoa eta nortasun handiagokoa izan zedin. Horretarako, hasierako ideia errespetatu zen, haren balioak kontuan hartuz. Irudia bere ibilbidea markatzen duen barraskilo batek osatzen du, bere ibilbidea egiten du, presarik gabe, bere erritmoan… Azken finean hori da Pittin Kabi Etxean landu nahi dena, haur bakoitzaren garapen pertsonala.





“Kabi Etxea Zarautzen Waldorf, Emmi Pikler eta Maria Montessoriren pedagogietan oinarrituta”.







