
Zarauzko Musika Banda
Taldearen funtzio nagusia urte osoan zehar hainbat kontzertu ematea da, baina batzuetan taldeak txikienei laguntzen die haur danborradaren ibilbidean, adibidez. Urtero San Pelaio jaietan egiten den ekitaldia.
Horrelako egoeretarako, aurretik zuten irudia berritu nahi izan zuten. Lehen eguzki-gakoa zena, orain tronpa izatera pasatzen da, irudi nagusi gisa. Zirkulu moduko bat sortzen duten marrez osatutako irudiak, banda osoa irudikatzen du. Irudi alaia, dibertigarria eta freskoa. Tipografia ere oso alaia eta hurbila da, eta kolore nagusia, urdina da, gure herrian, Zarautzen, guztiz adierazgarria den kolorea.











